|
|
| 2010/09/08 |
 |
|
Izaskun Bilbaok Europartasun handiagoa eskatu dio Barrosori ekonomia eta kanpo politika arloetan Europar politika ekonomikoa eta kanpo politika bakarrerako lidergoa bultzatzeko beharra, erregioak europar eraikuntzan integratzea eta hiritargoaren parte hartzeko prozedurak eguneratzeko eta errealago egiteko proposamena dira Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak Estrasburgo hirian izan den Europar Batasunaren egoeraren inguruko eztabaidan egin duen diskurtsoaren hiru ardatz nagusiak.
|
|
|
|
|
| 2010/09/06 |
 |
|
Euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor . ETAk bakea zor dio euskal gizarteari Euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor . ETAk bakea zor dio euskal gizarteari. ETAren komunikatua ez da izan euskal gizarteari zor diona; ez da izan euskal gizarteak espero duena eta ez da oraindik ere itxaroten dagoena.
EAJren ustetan, prosa nahasiaren atzean, ETAren adierazpenak ezkutatu egiten du bere porrota onartzeko duen gaitasunik eza. Aspalditik daki defendatzea bilatzen duen Euskal Herriak lepoa eman diola.
|
|
| 2010/09/06 |
 |
|
Erkoreka: “Ona litzateke Aurrekontuen inguruko negoziaketa Kongresuan egitasmoa aurkeztu baino lehenago amaitzea” Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez “ona litzateke” gauzak “erabat argi” egongo balira bere alderdia Gobernu zentralarekin Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan mantentzen ari den negoziaketan, Exekutiboak Diputatuen Kongresuan aurrekontu egitasmoa aurkeztu baino lehen. Baieztatu duenez euskal sozialistak “inoiz” ez dira “urrundik ere egon” EAJ eta Exekutibo zentralaren arteko negoziaketetan.
|
|
|
HURRENGOA
|